Merkataritza dinamizazioa

Balmasedako eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak Enkarterriko Udalarekin batera  zerbitzu berria eskaintzen du Karrantzan. Aholkularitza zerbitzua da, besteak beste, honako helburu hauek dituena: udalerrietan saltoki berriak ezartzea, laguntza eta diru-laguntza publikoen izapideetan laguntzea eta horien inguruko informazioa ematea, udalerrian merkataritza sustatu eta bultzatzeko ekintzak antolatzen laguntzea, edota eskualde mailako merkataritza oro har dinamizatzea eta zabaltzea.

Bulegoa Balmasedako Martín Mendia plazako 2. zenbakian dago, 3. solairuan, eta arretarako ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara bitartean, eta asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era.
 
Harremanetarako telefono-zenbakia 94.680.10.02 da eta posta helbidea honako hau: odc@balmaseda.net.

  Ikusi aurkezpenaren zirkularra (PDF 177KB)