Kultura

 
Karrantzako liburutegia Karrantzako liburutegia 1984. urtean inauguratu zen eta Conchan auzoan dago (kultur etxean). Den-denek erabili ahal dute liburutegia, dohainik, eta bertako material guztia erabiltzailearen eskura dago. Liburutegiko txartela egiteko, liburutegian bertan emango dizuten inprimakia bete behar da. Txartela doanekoa da eta ez du iraungitze datarik.

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoetako fondo bibliografikoak erabiltzaileen eskura errazago jartzeko, txartel horren bidez ELSNren (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) on line-ko Katalogo Kolektiboko liburutegietarako sarbidea duzu. (www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua)

Bilduma bibliografikoa

Liburutegiko fondoak 5.000 ale ditu helduentzako, 3000 umeentzako eta gazteentzako,50 aldizkako argitalpen eta egunero lau egunkari jasotzen ditu.

Gainera, CD formatuko materialak ditu, batik bat, hezkuntza, kultura eta kontsultakoak eta DVD formatoko pelikulak.

Erabiltzaileentzat ordenadore bat internetekin dago hemen Office Microsoft programarekin lanak egitea haizu da  (arauak ikusi).

Sarbidea eta mailegua Mailegua

Dohainik. Materialak maileguan hartzeko irakurlearen txartela behar da. Liburu bi har daitezke 21 egunerako gehienez, eta kasuaren arabera, beste 15 egunerako berritu ahal da mailegua.
Erreferentziako bildumak eta aldizkako argitalpenak ezin daitezke mailegatu.

Argitalpen eta material elektronikoen kontsulta eta mailegua, buletinak on line (EHAO, BAO, BOE...), agiri digitalak, irakurketa-gela, fotokopia zerbitzua....

Informazio bibliografikoko zerbitzua

Zure ikasketa, aisialdia, ikerketa... dela-eta behar duzun informazioa edo agiria lortzen lagunduko dizugu zerbitzu honen bitartez, liburutegian ez badago ere. Liburutegiaren zerbitzu edo baliabideen erabilerari edo jardunbideari buruzko zalantzak argitzen ere lagundu ahal dizugu.

Nola erabili? Liburuzainari galdetu liburutegiko mostradorean bertan, telefonoz deituz edo e-mail bidaliz.
 
Liburutegian sarea:

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua helbidetik hurrengoak egin ditzakezu:
*Berritzeak eta maileguak.
*Eskabidea eta agirien erreserbak.
*Erosteko iradokizunak.

.

Kontaktua

Goizez: asteartetik ostiralera 10:30etatik 13:30etara
Arratsaldez: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00era
     
Helbidea: Concha, 46
Telefonoa: 94-680 67 16
Posta elektronikoa: kulturetxea@karrantza.org
Blog: kulturkarrantza.blogspot.com/