Eusko Jaurlaritzak Euskadi Informazio Gizartean Plana jarri zuen abian. Plan horren helburua da informazioko teknologiak sustatzea gizarteko maila guztietan: oinarrizko ikasketetan, herritarren artean, enpresetan, kulturan eta Administrazioan.

Plan honen ondorioz hainbat ekimen sortu da eta horietako bat Konekta Zaitez da. Ekimen honek Internetera konektatutako ordenagailuak erosteko diru laguntza eman zuen. Beste ekimenetako bat Enpresa Digitala da, eta ekonomia

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan KZgunea proiektua jarri zen abian 2001. urtean. Proiektu honen bidez doako telezentro publiko sarea sortu zen, Informazioko eta Komunikazioko Teknologia Berriak erabili ahal izateko eta teknologia horietan trebatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetzari esker, KZgunea proiektuaren asmoetako bat da gizartean banaketa sortzen duen iturrietako bat desagerraraztea: inguru digitala ezagutzen dutenen eta ez dutenen arteko arrail digitala desagerraraztea, hain zuzen.

KZguneetan beharrezko azpiegiturak eta tutore espezializatuak egoten dira eta Euskadiko biztanleria osoaren esku jartzen dute Internet. Teknologia berrietatik gehien aldendutako sektoreak izaten dituzte batez ere gogoan: etxekoandreak, erretiratuak, langabetuak eta etorkinak.

Karrantzako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin 2002ko maiatzaren 28an Karrantzako KZgunea irekitzeko. Gaur egungo telezentroa Concha auzoko 46. zenbakian dago eta ordenagailuak dituen areto bat du. Ordenagailu horiek guztiek azken aurrerapen teknologikoak dituzte eta Internetera konektatuta daude. Gaur egun 344 erabiltzaile ditu eta egunero joan daitezke zentrora sarean sartu ahal izateko, prestakuntza ikastaroak egiteko edo IT Txartela (Informazioaren Teknologien Erabileraren Egiaztagiria) lortzeko azterketa egiteko aukera izateko.

Kontaktua

Informazioa eskatzeko:
Telefonoa: 94 403 33 71
Helbide elektronikoa: tutor.karrantza@kzgunea.net 
Irekiera ordutegiak kontsultatzeko, egin klik hemen