Enpresak

Logo 
  • Helbidea: Concha auzoa 46F beheaB 
  • Jarduera: Ingeniaritza informatikoa
  • IFK/IFZ: 79049972F 
  • Telefonoa: 94 680 61 22 / 628 327 800 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako: info@arkane.es 
  • Webgunea: www.arkane.es

Arkane 

Gure zeregin nagusia aholkularitza informatiko integrala eskaintzea da, beti ere, ahalik eta modu pertsonalenean. Batez ere gu hurbiltzen gara bezeroaren egoitzetara, bezeroen joan- etorriak murritz daitezen. Bermatzen dugu gure lehenengo bisitan diagnostikoa egin eta hasierako aholkuak emango ditugula, eta zuen kezkei eta beharrei lehen bai-leheneko irtenbidea bilatuko diegula.

Arestian aipatutakoa bezero guztiei eskaintzen zaie, bai partikularrei, bai komertzialei. Erabiltzaile partikularrei ordenagailua erostea, eguneratzea edo konpontzearen inguruko aholkularitza ematen diegu, baita informatikari buruzko prestakuntza eskaini ere. Erabiltzaile komertzialei, partikularrei eskaintzen dizkiegu zerbitzuak ez ezik, negozioetan eta erakundeetan aplikatu daitezkeenak ere ematen dizkiegu, eguneroko funtzioen garapenean enpresari lagunduko diezaieken sistema informatikoen garapena besteak beste.

Aipatutako kasuetan, eta gure zerbitzuak lagungarri izan daitezkeen guztietan, prozedura osoan gure bezeroen ondoan egongo garelako konpromisoa hartzen dugu, kezka edo beharra sortzen den momentutik, irtenbidea bilatu arte.