Lunes sin sol

 

Lunes sin sol deitzen da 2005ean Leónen sortu zen eta 2017ko urtarrilean Karrantzara iritsi zen ekimena. Mugimendu hori Haraneko mediku Teresa Calvok eta Abesti Lagunak emakumeen abesbatzak sustatzen dute, eta Karrantzako Udalaren babesa du. Ekimenaren helburua, hain zuzen ere, genero-indarkeriaren biktimen ikusgarritasuna handitzea da, era horretan gizarteko gaitz hori, emakumeenganako indarkeria, salatzeko.

Genero-indarkeriak eragindako heriotza bat gertatzen den hilabeteko azken astelehen guztietan elkarretaratze bat egiten da Udaletxe plazan, 19:30ean; bertan, biktimaren omenezko hitz batzuk esaten dira eta udaletxeko balkoian begizta morea zintzilikatzen da, biktima bakoitza omentzeko.

Horrez gain, udalerrian bizi diren eta jazarpena edota genero-indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko eta aholkua emateko zerbitzu bat ere badago; gizarte-babeserako agente batek ematen du. Zerbitzuaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuak eta Tartekari Sarea dira, eta hau da harremanetarako telefono-zenbakia: 688805366.

Argazki galeria

  • Puntu kritikoak

Manifestuak