Alkatearen mezua

Karrantza udalerri berezia, paregabea eta ikusgarria da, eta benetan merezi du bertaratzea eta ezagutzea; era berean, bizitzeko leku zoragarria da, denok batera bizitzeko eta bertako paisaien edertasunaz zein natur baliabideez gozatzeko modukoa.

Horregatik, atseginez agurtu eta gonbidatzen zaituztet gure web orrian ibilaldi bat egitera Bizkaiko haren handienean zehar.

Gure herriaren xarma bertako natur ingurunean eta turismo baliabideetan dago. Horrek guztiak, Karrantzara lasaitasunaren, naturaren eta gastronomiaren bila datozen pertsonak erakartzen ditu.
Web gune horretan Karrantzari buruz jakin nahi duzun guztia aurkituko duzu. Era berean, herritarrei Udalaren funtzionamenduari eta eskaintzen dizkiegun zerbitzuei buruzko informazioa emango diegu. Horrez gain, udal tramiteak on line egiteko aukera izango dute. Karrantza harana osatzen duten 48 auzoak oso sakabanatuta daude; beraz, tresna honen bitartez, bizitza errazagoa izango da gure udalerrian.

Karrantzan bizi diren guztiek, gu ezagutu edo bisitatu nahi gaituztenek edo hemen egunero gertatzen den guztiaren berri jaso nahi dutenek, horretarako aukera izango dute noiznahi eta nonahi, gure web orriari esker.

Karrantza ezagutu, gozatu eta murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, bertoko ohiturekin bat egitera natura bete-betean: gure bidezidorretan ibili, turismoko baliabideak ezagutu eta hemengo janaria dastatu. Karrantzan oraindik gauza asko daude ikusteko; elkarrekin aurki ditzakegu Bizkaiko natur inguruneko bazter handi-handi honetan.

Adeitasunez, alkatea
Raúl Palacio Portillo