• Online salmenta - Pozalagua Haitzuloak

Pozalagua Haitzuloa

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean. 1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau.

Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal iz ateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke. Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da.

Telefonoa: 649 81 16 73

Egutegia:

Irekita:

  • Asteburu, zubiak eta jai egunetan.
  • Gabonak (gabonetako astea eta Gabon zahar gauaren astean) 24-25-31-1-6 egunak izan ezik
  • Aste Santuan (ostegun santuko astean eta Pazko-Astekoan) *Aste Santuko eta Pazko ordutegia goi-denboraldikoa izango da. 
  • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era)
  • Ezarritako egutegitik kanpo, bisitak har daitezke (bisita bakoitzean gutxieneko kopurua: 10 pertsona)

Itxita:

  • Sucesoaren jaialdian (Irailaren 18an)
  • Astelehenak itxita (jaialdiak eta zubiak izan ezik)

2017ko egutegia eta ordutegiak (PDF 591KB)

Ordutegiak:

  • Apirilaren 1etik urriaren 15era: 11:00etatik 20:00etara (azken erakustaldia 19:00etan)
  • Urriaren 16tik martxoaren 31era: 11:00etatik 18:00etara (azken erakustaldia 17:00etan).
Tarifak
Sarrera mota Arrunta Gainerakoak
16 urtetik gora 7,00 €  
Adingabekoak (8 eta 16 urte bitartean, biak barne) 4,00 €  
Jubilatua/Pentsioduna 4,00 €  
Ikasleak agiriarekin 4,00 €  
Antolatutako taldeak 4,00 € Gidariak/Txoferra 0 €
Eskola taldeak 3,00 € Irakaslea/Txoferra 0 €
Betizu 0,00 €  
Federatutako espeleologoak 0,00 €  
"Pack bigau" Nagusiak (Enkarterrin lo egitearren prezio bereziko bonua) 4,00 €
Familia ugari 0,00 € Heldua 6€ eta umea 3,40€

Karpin + Pozalagua promozioa: bi establezimendu hauetako baten banakako sarrera aurkeztuz deskontu interesagarria izango duzu beste ekipamenduan.

Pozalaguako bideoa