Dolomitas antzinako lantegia

Dolomitas del Norte enpresak 1956an ekin zion Raneroko Haitzetan kokatutako gorputz dolomitikoaren ustiapenari (Dolomia). Ateratako materiala aireko tranbia baten bidez eramaten zen Ambasaguasauzoraino, nondeskarga-geltokia etalabeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko,Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresenentzat.

Aireko tranbia hori Bizkaiko azkena izan zen. Ibilbideak 2.888,4 metroko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean, 281 metroko desnibelarekin eta % 9,8ko aldaparekin. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko tranbia martxan egon zen harrobia itxi arte, hau da, 1976 urtetara arte.

Instalazio hauen guztien interes historikoa dela eta, 2002ko urrian Eusko Jaurlaritzakdeklaratu zituen Ondare Kulturala, Monumentu kategoriarekin.

Prezioak
16 urtetik gorakoak 5,00 €
Umeak (8 urtetik 16 urtera, biak barne) 3,00 €
8 urtetik beherakoak 0,00 €
Erretiratuak/pentsiodunak 3,00 €
Antolatutako taldeak 3,00 €

Ordutegiak:

  • Larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara
  • Igandeta eta jaiegunetan: 11.00etatik 14.00etara.
  • Gainontzeko egunetan: Aurretiko erreserba (10 pertsona gutxienez) honako telefonotetan 946 806 928 // 696 446 301

Dolomitas4 Dolomitas2 Dolomitas3 Dolomitas1

Promozio-bideoa

  • Dolomitas museoaren promozio-bideoa