Nola heldu

Bilbotik kotxez

  1. Kostaldetik, Santander norabideko A-8 hartuko dugu. Colindres-en utziko dugu autobidea, Burgos-Logroño norabidea duen bidea hartzeko, N-629-a. Gibajara iristean, ezkerralderako bidegurutzea hartuko dugu, Karrantzako norabiderantz.
  2. Kadaguako autobidea hartuko dugu,BI-636,  Balmasedako norabidea jarraituz. Zallako irteera hartuko dugu. Behin Zallan, herriaren erdigunean, Karrantzako norabidea jarraituko dugu. Zallaren herria atzean utzita, Malabrigo bidegurutzera iritsiko gara, non eskuinerantz joko dugun, BI-630 errepidetik, Karrantzara iritsi arte.
  3. Muskiz – Sopuertatik joateko, Santander norabideko A-8-a hartu eta Muskiz irteera hartuko dugu, Sopuertarantz. Sopuertan, gasolindegia pasata, biribilguneko lehenengo irteeratik irten eta C-630 errepidetik Artzentaleseraino joango gara. Bertan, eskuinerantz joko dugu Karrantzaraino.

Santanderretik kotxez

  1. A-8 hartuko dugu, Bilboko norabiderantz. Colindres-en utziko dugu autobidea, Burgos-Logroño norabidea duen bidea hartzeko, N-629-a. Gibajara iristean, ezkerralderako bidegurutzea hartuko dugu, Karrantzaraino.

Burgosetik Kotxez

Lor Tornos porturaino iritsi behar gara. Behin portua jaitsita, Lanestosara iritsiko gara eta bertan bi aukera izango ditugu:

  1. Ramales de la Victoriaraino joan eta herria pasata, Karrantza markatzen duen eta eskuinerantz jotzen duen bidegurutzea hartu.
  2. Lanestosan bertan, bidegurutzean eskuinaldera jo eta zuzenean Karrantzara iritsiko gara haranak duen isurialde batetik.

Trenez

Feve-Renferen ordutegiak

Autobusez

Bizkaibusen ordutegiak