Karpin Abentura

Karpin Abentura animalia basatien harrera zentroa da; ezkutuko ehizatik berreskuratuak, trafiko ilegaletik datozenak edota berreskuraezinak diren bertako animaliak daude.

Parkearen helburua, animaliei kalitatezko bizitza luzea eskaintzea da eta baita kasu bakoitzaren atzean dagoen historia kontatzea ere, parkea bisitatzen duten guztiak arazo horiekin sentikor bihurtzeko.

20 hektarea dituen lursaila da nondik Karrantza Haranaren ikuspegia ederra dagoen. Horri esker, Karpinean bizi diren 55 espezie desberdineko animaliak, babesleku pribilegiatua dute.

Ibilbidean zehar, aro jurasikoan eta dinosauroak desagertu ondoren bizi ziren animalien munduan murgiltzeko aukera izango dugu.

Paleontologo batzuen eskutik, dinosauro desberdinen erreprodukzioak ikusiko ditugu eta baita horien desagerpenaren ondoren, lurrean bizi ziren haragijale eta belarjale handien erreprodukzioak ere.

Karpin Abentura aisialdi eta turismo jasangarriaren zentroa, familia osoarentzako eta naturarekiko jokaera arduratsua eta jasangarritasunarekin hitzarmena izaten ikasteko zentroa da.

Dirección:

Barrio de Biañez nº 37

Contacto:

Tel: 946 107 066 / 626 622 245

Fax: 944 478 841

E-mail: karpinabentura@karpinabentura.com

Web: http://www.karpinabentura.com