Karrantzako jaiak eta ohiturak

Deporte ruralEl ciclo festivo, presenta una variada oferta

Jaien zikloak urte osoan zehar eskaintza anitza du; izan ere, asko dira Haran bakoitzeko parrokietan eta auzoetan santuaren edota zaindariaren omenez ospatzen diren jaiak.

Baina auzo hauetako jaiez gain, San Isidrokoak dira aipagarrienak. Jaiegun hori maiatzaren 15ean ospatzen da Kontxan, San Isidro Nekazariaren omenez. Antolatzen diren ekintzetatik nabarmenenak herri-kiroletako lehiaketak eta txapelketak dira.

Danzas vascas

Gertaera Oneko Andra Mariaren jaieguna (Karrantza Haraneko Zaindaria) ere oso garrantzitsua da eta izen bera duen santutegian ospatzen da irailaren 18an. Bertako jaietan egun osoan zehar daude guztiontzat gozagarriak diren ospakizun-ekintzak, esaterako, herri-bazkaria, gastronomia-lehiaketak, dantzak, erromeriak eta santuegiaren atzealdean dagoen zezen-plazan egin ohi den zezenketa.

Pozalaguako Jaialdia. Doaneko jaialdi hau uztailean egiten da Pozalaguako antzinako harrobiko auditorium naturalean (Ranero). Kontzertu horietan, Kepa Junkera, Oskorrí, Mikel Urdagarin, Gontzal Mendibil eta Susana Seivane bezalako musikari ospetsuak aritu izan dira.

Nekazaritza-azoka: nekazal eta artisautza produktuetako azoka beti urriaren lehen asteburuan egiten da Kontxako plazan.

Sokatira Sokatira
  • Karrantzako jaien egutegia