Marco geográfico de Karrantza

Valle de KarrantzaKarrantzako harana Enkarterriko mendebaldean dago, 137,87 km2 ditu eta Bizkaiko udalerririk handiena da.

Haranak 49 auzo ditu guztira, eta auzo horiek hamasei kontzeju edo parrokia hauetan biltzen dira, lurraldearen arabera: Ahedo, Aldeacueva, Bernales, Biáñez, La Calera del Prado, Lanzas Agudas, Matienzo, Pando, Presa, Ranero, San Ciprián, San Esteban, Sangrices, Santecilla, Sierra eta Soscaño. Udalerriaren erdigune administratiboa Concha auzoan dago, haranaren erdialdean.

Límites geográficos de Karrantza

Iparraldean, Kantabriako Rasines udalerriarekin egiten du muga; ekialdean, Kantabriako Villaverde haranarekin eta Bizkaiko Turtzioz eta Artzentales udalerriekin egiten du muga nagusiki; hegoaldean, Burgoseko Mena eta Aguera de Montija udalerriekin; azkenik, mendebaldean, Bizkaiko Lanestosa udalerriarekin eta Kantabriako Soba eta Ramales de la Victoria udalerriekin egiten du muga.

Tontor malkartsu eta altuak dituzten mendikateek inguratzen dute harana, eta horren ondorioz, izaera guztiz menditsua du. Hegoaldean, Ordunte mendikatea eta Mesada mendilerroa ditu; bertako mendiek 1.000 metrotik gora dute. Nabarmentzekoa da Zalama tontorra (1.335 metro), Bizkaiko mendirik altuenetariko bat. Bertan daude, baita ere, Maza de Gumadernia mendia (1.198 metro), Frailea (1.104 metro), Maza de Pando (1.018 metro) eta Burgueño (1.037).

Mesadako mendilerroan, Zalamatik abiatuta ipar-ekialderantz, Montegrande (1.108 m), Salduero (1.121 m), Peñalta (1.140 m) eta Saltipiñia (1.054 m) tontorrak ditugu.

Hego-mendebaldean, berriz, Ubal mendilerroa dugu, eta bertan Cotobasero tontorra (824 m).

Haranaren ekialdean, Escrita eta Fuentefria mendilerroak ditugu. Azken horretan, Armañon tontorra (855 m) nabarmentzen da. Armañonetik, mendilerroak Peñas de Ranero ingurura arte jarraitzen du, haranaren iparraldean. Peñas de Raneron, Carlista tontorraren gaina (737 m) dago.

Mendebaldean, berriz, Mazo (720 m) eta Moro (829 m) tontorrak ditugu.

Geografia esparru zabal horretan zehar hainbat ur-laster igarotzen dira; urak abiada bizian egiten du behera sakanetan behera, hainbat ur-jauzi txikitatik igarota; horrela jaiotzen dira Mayor eta Calera ibaiak, Karrantzako lurrak ureztatzen dituzten ibairik handienak.

  • Karrantzako fauna
  • Karrantzako flora