
Karrantzako ohituretan errotuta dagoen gastronomiak askotariko sukaldaritza du ezaugarri, eta jaki gehienak Haranak berak ekoizten dituen produktuak erabiliz egin ohi dira.
Izan ere, bertako ortuek hainbat barazki eta lekale ematen dituzte; piperrak eta babarrun gorriak, kasurako. Bi produktu horiek, zapore paregabeko behi- eta ardi-aziendetako okel bikainekin eta txerria hiltzetik eratortzen diren produktuekin antzinako tradizioko jakiak egiten dira: babarrunak osagarri guztiekin, porrusalda, txuleta piperrez lagunduta, ardi- nahiz ahate-gisatuak eta txerri-belarriak lukainka-piperrez egindako saltsa gorrian, alegia.
Bestalde, intxaurrak eta sagarrak dira fruiturik nagusienak. Horrela, sagarrei esker artisau eran egindako sagardo gozoa egiten da.
Idiazabal jatorri-deitura duen gazta ere ospe handikoa da eta Karrantza arrazako ardi-esne gordinaz egiten da.
Txilar-eztia marroi ilun kolorekoa zein zapore sendokoa da eta duela mende askotatik Haranean sustraituta dagoen erle-ohiturako produktua da.
Bazkalondoak ohikoak diren arroz-esne, esne frijitu, eztiz lagundutako txigorki, Cuscaro-talo eta sagar erreek osatzen dituzte.