Landareria eta animaliak

Hayedo La CaleraKarrantza Harana balio naturala hobeto mantendu duen Bizkaiko eskualdeetako bat da. Abeltzaintzak sortutako zelaiak, bertako basoak, hariztiak eta pagadiak bereizten dira, zeinetan espezie mehatxatuak dauden, gorostiak eta haginak hala nola.

Baso horiek, Iberiar Penintsulan bizi diren ugaztun desberdinen babeslekuak dira; harrapariak diren otsoak, katajinetak, lepazuriak, lepahoriak eta belarjaleak diren orein eta orkatzak. Kobazuloetan, espezie desberdineko saguzarrak daude baita.

Haranean zehar , ornodun espezie desberdinak, anfibioak diren uhandre marmolairea edo palmatua eta gailurretako uhandrea, baso igel – gorria, baso igel – iberiarra eta narrastiak daude. Hegaztien artean, sarraski bila haraneko txoko guztiak miatzen dituzten putreak nabarmentzen dira.

Behi Montxinoa eta Pottoka, erdi basati bizi dira Karrantzak inguratzen dituen mendietan.

Bertako ardi mutur beltzek edo mutur horiek eta Villano arrazako txakurrek osatzen dute bertako arrazen katalogo zabala. Azken horiek, ,behi montxinak harrapatzeko erabili ohi dituzte gune honetako abeltzainek.

Armañon Parke Naturalaren (Raneroko Haitza eta Sopeña) eta Mazo eta Moro haitzen kareharrizko lurrek eta haranaren beste aldean dauden Ordunte Mendien lurzoru higroturbosoek (Salduero eta Zalama), Karrantzan berebiziko landaredia bereziaren gailentasuna sortzen dute; askotan, Euskal Autonomia Erkidegoan zehar, Karrantzan kokalekua baino ez dutenek.

Rana Bermeja

Azken hori, Zalamako Turbera, naturaren altxor bat da, Europako habitarik arraroenetarikoa eta mehatxatuenetarikoa. Euskadin existitzen den bakarra, Europan hegoaldekoena eta Iberiar Penintsularen ekialdekoena.

Haran osoan zehar dauden baso eta zelaiek garrantzizko aberastasun mikologikoa dute, mota askotako perretxiko eta onddoak biltzeko aukera ematen dutenek.

Ondorioz esan dezakegu, Karrantza Harana landaredia eta animalientzako sekulako paradisua dela.