Armañongo Parke Naturala - Parketxea

Armañon, 2006ko irailaren 19an Parke Naturala deklaratua, Bizkaia probintziatik zeharo zabaltzen den bakarra da.

Parke Naturaleko mugetan, Karrantza eta Agüera ibaiek inguratuta, Ranero eta Jorrios kareharri trinkoak kokatzen dira. Zona karstiko hauek 200 koba eta sima baino gehiago dituzte  beren barnealdean, ondare geologikoa  nabarmena osatzen dutenak, Pozalagua Kobazuloa eta Karlistaren Torka lehenak izanik.

Parkeko erdiko gailurrak erliebe leunezko hareharriez osatuta daude, Armañon mendia nabarmena izanik (856 m). Gaur egun ere, behi, behor eta ardien artzaintzaren parajeak dira, mendeen zehar paisaia hori sortuz.

Mendi-magaleetan  , baso-plantazioak, uzta –zelaiak eta baso autoktonoak   nagusitzen dira. Baso horren adibide moduan, Sopeñako artadia eta Remendón hariztia nabarmentzen dira.

Ordunte Mendiak

Karrantzako  hego muturrean  beste babestutako naturgunea bada, Ordunteko Mendiak, alegia. 10 kilometroko luzerako mendilerroa da, harana hegoaldetik ixten duena, Burgos probintziatik zerradituz.

Mendi hauetan, 1000 metroko altitude baino gehiagokoa izanik, 2 giro oso desberdin bereizten dira:

  • Zona altuak, txilardiek eta larreek osatuta, artzaintza-zona bezala erabiliak izan dira sekularki. Hezegune higroturbosoak ere badira, Euskadin paregabeko komunitate botanikoak eragiten dituzten inguru zingiratsuak.
  • Ibaiek hondeatutako aldapatsu hegalak pagadiez batez ere, gailenduta daude. Ibaien ertzean, ametzak  (Quercus pyrenaica) eta galeria basoak ere agertzen dira.

Armañon Parke Naturala

Armañon Parke Naturalaren eta ZEK Ordunteko Mendietako Interpretazio Zentroa. (Argazkia)

Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendietakoen Interpretazio Zentroa Pozalagua  kobazuloaren ondoan ustiatu zen dolomia harrobiko birrintze antzinako geltoki zaharrean kokatzen da.

Zatoz gu bisitatzera eta aurkitu:

Karrantza Harana, Ordunte Mendiak  barreneko  izugarrizko paronamikazko begiratokia.

Ordunte Mendietako ezaugarriak, Armañon Parke Naturala, arraza autoktonoak, arkitektura, Karlista Torka…

40 metroko lur azpiko galeria, non Karrantzaren ondare industriala ezagutuko duzun.

Ordutegiak:

Asteartetik igandera: 10:00tik – 14:00ra.

Uztailean eta abuztuan, egunero zabalik.

Harremanetan jarri:

Informazioa beste web orri batzuetan

  • Armañongo eta Ordunteko mendietako kontserbazio zentroak
  • Armañongo Parke Naturala