Datuak babesteko eskubideak erabili

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, interesdunak bere datu pertsonalak (eskura dezakeenak) eskuratzeko eskubidea gauza dezake, baita datu horiek zuzendu, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubideak ere.

Datuak eskuratzeko eskubidearen bitartez, interesdunak tratamenduren bat jasotzen duten bere datu pertsonalei buruzko informazioa, jasotzen ari diren tratamenduaren helburua, datuen iturriari buruzko informazioa eta datuei buruz egin diren edo egingo diren jakinarazpenei buruzko informazioa eskuratuko du.

Datuak zuzendu eta ezeztatzeko eskubideak udaleko datu-baseetan dagoen informazioa aldatzean edo ezeztatzean, hurrenez hurren, egokia denean, burututako eskubideak dira.

Datuen ezabatzea/deusteztatzea datuak udaleko kudeaketarako beharrezkoak diren funtsezko datuekin gatazkan ez direnean bakarrik burutuko da.

Aurka egiteko eskubidearen bitartez titularrak jakinarazten du ez duela bere datu pertsonalak tratamendu zehatz baterako erabiliak izan nahi.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua

Legezko informazioa

  • 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari. Buruzkoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea.
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretua.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.
  • Oharrak

    Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

    www.karrantza.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

    Barrio de Concha, 1, 48891 Karrantza Haranan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

    Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Karrantza Harana/Valle De Carranza Udaleko telefono honetara: 94 680 68 57

    Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.