Informazioa
Izapide honen bidez egoitza-baimen iraunkorrik ez daukaten Europako erkidegoaz kanpoko biztanle atzerritarrek udalerriko erroldan izen-ematea berriztatzeko eskaera egin dezakete.
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da.
Estatuan bizi den pertsona orok (naziokoek zein atzerritarrek) ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek bi urtero berritu beharko dute biztanleen Udal Erroldako inskripzioa.
Aipatutako bi urteko epea igarotzean interesdunak inskripzioa berritu ez badu, biztanleen erroldan baja emango zaio.
Izapide hau etorkinei zuzenduta dago soilik. Udalerri bat baino gehiagotan bizi dena urtean denbora gehien egiten duen horretan bakarrik inskribatu beharko da. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Errolda-eskaera
- Nortasun-agiria
- Etxebizitzaren dokumentuak
- Besteak
Oharrak
Izapide hau www.karrantza.org webgunean telematikoki egin daiteke.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Karrantzako Udaleko telefono honetara: 94 680 60 12.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.