Prozedura honen bitartez interesdunak edo interesdunek baja eskatuko duten Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan.
Behin-behineko bategiteen Izatezko Bikoteen Udal Erregistroan baja emango dute urriaren 30ko 8/2004 Foru Arauak (izatezko bikoteak arautzen dituena) ezarritako suntsipen-arrazoiak dauzkaten bikoteek.
Honako hauek dira arrazoi horiek:
- Biak ados daudenean.
- Bikotearen kide baten aldebakarreko erabakiagatik, besteari modu frogagarrian jakinarazi ondoren.
- Bikotearen kide baten heriotza edo heriotza-adierazpenagatik.
- Bikotekideen arteko ezkontzagatik.
- Bikotearen edozein kidearen ezkontzagatik.
Aurreko egoeraren bat ematen denean Udal Erregistroan baja eskatu beharko da.
Udal Erregistroan izen emateak ezeztatu egingo dira honako kasuetan:
- Bikotearen bi kideen eskaeragatik
- Kide bakarraren eskaeragatik, beste kideari bikotearen bukaera jakinarazten dion komunikazioa erantsiz
- Kide batez heriotzagatik, heriotza-ziurtagiria aurkeztu.
Izatezko Bikoteen Udal Erregistroak Izatezko Bikoteen Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko diote egindako izen-emateak indarrean dagoen legediarekin bat balioztatzeko.