Goiburu horrekin aurkeztu nahi dugu Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartea eskualde horretako beste udal batzuekin, Karrantzakoa barne, egiten ari den Baliabideen Gida.
Gida horretan, parte hartzen duten udalerrien kulturari eta aisialdiari buruzko informazioa dago eta helburu nagusiak hauexek dira:
- Ekonomia, prestakuntza eta gizarte ikuspuntutik, eskualdeko baliabideak arin eta era sistematizatuan helaraztea.
- Informazioaren teknologia berrien erabileraren sustapena, eskualdearen garapena erraztuz.
- Eskualdean dauden baliabideen berri ematea herritarrei eta ekonomi, kultura, politika eta gizarteko eragileei ere bai.