Albisteak

 
Hurrengo urriaren 6an larunbata, Karrantzako XIX. Artisautza azoka ospatuko da, nekazal produktu eta ardi txapelketarekin. 32 produktoreen elikagai eta artisau-lanak ikusteko aukera izango dugu bertan, horietatik hamar bat Karrantzakoak dira.

Artisau-lanen barruan, egurra, beira, lana eta bitxiak izango ditugu. Beste alde batetik, elikagaien barruan, gazta, eztia, patea, hestebete, gozogintza, ogia, esnekiak…

Azkenik, garrantzitsua da esatea 15 ardi lehiatuko direla ardi txapelketa irabazteko.