Albisteak

 

OINARRIAK:

HELBURUA.-  Lehiaketaren helburua da argazkiak biltzea Udal Liburutegiko Tokiko Arloko argazki artxiborako.

GAIA.- Landa-lanak Karrantzan. Obrek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

LANAK.- Edizio honetan hiru argazkiko bildumak aurkeztu behar dira. Egile bakoitzak hiru argazkiko bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu, gehienez ere.

NEURRIAK.- Argazki bakoitza, gutxienez, 15 x 20 cm-koa izango da eta 21 x 28 cm-ko kartoi mehe batean itsatsita aurkeztuko dira.

LANAK AURKEZTEKO EPEA.- Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da. Lanak Kultur Etxean aurkeztu edo korreoz igorri beharko dira (Kultur Etxea - Concha 46 - 48891 Karrantza - Bizkai). Antolatzaileek ez dute euren gain erantzukizunik hartuko, lanak bidaltzean horiek galdu edo hondatzen badira.

LANAK NOLA AURKEZTU.-Argazki bakoitzaren atzealdean nahitaez jarri beharko da egilea identifikatzeko hautatutako lema eta argazkiaren titulua. Gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, eta gutun-azalaren kanpoaldean lema jarriko da.
Barruan, beste gutun-azal txiki batean, goiburuaz gain, egilearen datuak (izena, abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia) adieraziko dira.
Saritutako lanak, aurrerago, euskarri informatikoan (JPG formatuan) eman beharko zaizkie antolatzaileei.

EPAIA: Epaimahaia izendatuko da, eta bere epaia aldaezina izango da.

SARI BANAKETA: urriaren 6an izango da sari banaketa.

SARIAK:- Sari guztiak hiru argazkiko bildumetan oinarrituta egongo dira.
                          1. saria bilduma onenari………………250 € eta garaikurra.
                          2. saria bilduma onenari………………250 € eta garaikurra.

                          2. saria bilduma onenari………………150 € eta plaka.

                                    50 €-ko bi accesit (bildumako)
               “Partaide bakoitzak, gehienez ere, sari bat jasoko du” 
Epaimahaiak sariok eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez badute.

ERAKUSKETA.- Kultur etxeak jendaurreko erakusketa egin ahal izango du lehiaketara aurkezten diren argazkiekin.  Saritutako argazkiak Karrantzako Udalarentzat izango dira, eta honek argazki horiek erabili edo kopiatzeko eskubidea izango du. Saririk jaso ez duten argazkiak azaroan itzuliko dira Kultur Etxean. Abenduaren 1ean jaso gabe geratu diren lanak Udalarenak izatera igaroko dira.

OHARRAK.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onestea dakar.