Albisteak

 
Karrantzako Kultur Etxeak Buen Sucesoko Andra Mariren 2014ko Jaietako programaren azala aukeratzeko Lehiaketa antolatu du.
OINARRIAK
1. Edonork har dezake parte, eta partaide bakoitzak 2 lan aurkeztu ahal izango ditu, gehienez ere.
2. Kartela egiteko teknika librea izango da (margoak, ordenagailua, collagea, etab.).
3. Lanak bertikalak eta DIN-A2 (420x594mm.) formatukoak izango dira.
4. Karteletan testu hau agertuko da:
BUEN SUCESOKO GURE ANDRA MARIREN JAIAK - KARRANTZA 2014 - FIESTAS DE NUESTRA SEÑORA DEL BUEN SUCESO

5. Lanak izenik eta sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta horiekin batera, egilearen izena, helbidea eta telefonoa adieraziko dira gutun-azal itxi batean.
6. Uztailaren 21a izango da kartelak aurkezteko azken eguna, 14:00ak arte, Kultur Etxean.
7. Herri bozketaren bidez, irabazle ateratzen den lanak 200 € jasoko ditu.
Beste hiru accesit ere egongo dira, 30€koak.
“Partaide bakoitzak, gehienez ere, sari bat jasoko du”
8. Lehiaketan aurkeztutako lanak Kultur Etxean egongo dira ikusgai uztailaren 23tik abuztuaren 8ra, bertan bozkatu ahal izateko.Epaimahaiaren erabakia abuztuaren 8an jakinaraziko da.
9. Sariak urriaren 4an banatuko dira. Aurkeztutako lanek behar beste kalitate ez badute, sariak eman gabe gera daitezke, antolatzaileak hala erabakitzen badu.
10.Kartel irabazlearen kolorea aldatu egingo da inprimatzeko, eta antolatzaileek eskubidea izango dute kartel irabazleari aldaketa hori egiteko.
11. Kartel saridunak Udalaren esku geratuko dira. Gainerako kartelak urrian itzuliko zaizkie egileei.
12. Aurkeztutako kartelek jatorrizkoak izan behar dute eta aurretik argitaratu gabeak. Aurkeztutako lanen bat beste lan plastiko baten plagioa dela erabakitzen badute antolatzaileek, lan hori lehiaketatik kanpo geratuko da.
13. Aurkeztutako kartelak irailaren 17ra arte ikusgai egongo dira Kultur Etxean.
14. Lehiaketan parte hartzeak oinarri-arau hauek onartzea dakar berez. Antolatzaileek egoki deritzoten beste aldaketa egin ahal izango diete arauei, lehiaketaren funtzionamendu onerako.