Albisteak

 

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek sustatu egingo dute herritarrek Gabonetako erosketak Karrantzako denda txikietan egitea.

:: Txikitxoak, Ferretería J.J, Esai Modas, Xami opariak, supermerkatu Hermanos Tellitu, Lorenzo harategia eta Horratx liburudenda kanpaina honetan parte hartuko dute, tokiko merkataritza sustatzeko.

:: “Bono Denda”-ri esker, 40 euro ordaindu eta 50 gastatu ahal izango dira atxikitako dendetan.

:: Bizkaiko Foru Aldundiak eta Merkataritzako Enpresari Konfederazioak abiarazi dute ekimen hau. (CECOBI)

:: Bonoak abenduaren 1ean jarri ziren salgai, eta 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erabili ahal izango dira.

Karrantza Haraneko saltegiek “Bono Denda” ekimenaren aldeko apustua egin dute, eta dagoeneko zazpi establezimenduk egin dute bat Bizkaiko Foru Aldundiak eta Merkataritzako Enpresari Konfederazioak abiarazi duten ekimen honekin: Txikitxoak, ferretería J.J, Esai Modas, Hermanos Tellitu supermerkatua, Lorenzo harategia, Horratx liburudenda eta regalos Xami. Ekimen honen bidez, kontsumitzaileek 10 euro aurreztu ahal izango dituzte euren erosketetan. Foru Aldundiak 15.000 bonu banatu ditu, Gabonetan merkataritza sektoreari bultzada emateko asmoz.

Kanpaina Bizkaia osoan gauzatuko da, eta oihartzuna izan du Karrantzan; beraz, Karrantzako Udalak antolatuta, herriko hainbat saltegik ekimenean parte hartu nahi izan dute, Gabonetako erosketak herriko saltegietan egin daitezen.

“Bono Denda”-k 40 euro balio du, baina 50 euroko erosketarako balioko du. Beraz, bono erosten dutenek 50 euroko erosketak egin eta 10 euro aurreztu ahal izango dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak eman du 10 euro horietarako diru-laguntza, baldin eta erosketak kanpainarekin bat egin duten saltegietan egiten badira.

Kanpainan parte hartzeko baldintza da 10 langile baino gutxiagoko txikizkako saltegia establezimendua, eta Karrantzan baldintza horiek bete eta kanpainarekin bat egin duten establezimenduen xedea da saltegi txikietan salmenta areagotzea eta saihestea Karrantzako herritarrek euren erosketak beste udalerri batzuetan edo merkataritza gune handietan egitea.

Eta, hain zuzen ere, horixe da duela hilabete batzuk Karrantzan sortu zen Merkantza merkatari eta ostalarien elkartearen xedea. Horrela, Enkarterriko udalerri honetako merkataritza plataforma horretan taldekatzen da. Dagoeneko hainbat jarduera antolatu dituzte hilabete hauetan.

Bonoak abenduaren 1ean jarri ziren salgai BBK-ko zerbitzu anitzeko kutxazainetan, eta 2013ko urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango dira.

Kanpainan honako sektore hauetako txikizkako saltegiek parte har dezakete: kultura ondasunak, etxetresna elektrikoak, altzariak eta elikagaiak (gozogintza edo pastelgintza barne) Karrantzan ezaugarri horiek betetzen dituzten hainbat saltegik egin dute bat kanpainarekin, Udalaren bidez, eta hori interesgarri aizan liteke Gabonetako erosketak saltegi txikietan egiteko, Karrantzako Haranetik irten beharrik izan gabe.