Albisteak

 

Guztira, 15 finalista hautatu dira, 3 kategoria bakoitzeko, jasotako 41 hautagaitzetatik, eta horien artean Enkarterrialde aukeratua izan da, proposatutako Udaltruke ekimenari esker.

Bi urtero bezala, Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienen Udalsarea 21 Sariek, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egindako lana aitortu nahian, 4. edizio honetako 15 finalistak eta horietatik 5 irabazleak izendatu berri ditu. Horien artean dago, hain zuzen ere, Enkarterrialde, jasangarritasun integrala kategorian finalista gelditu dena Udaltruke proiektuari esker.

Udaltruke udalerriek dituzten ondasunak eta materiala dohainik trukatzeko plataforma bat da.

Online sare pribatu baten bidez, Enkarterrialdeko bazkide diren 15 udalerrietako langile teknikoak eta politikoak udal-jabetzako artikuluen katalogoa kontsulta dezakete, eta doan trukatu nahi dituzten produktuak edo ondasunak aukeratu.

Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena parte hartzen dute proiektuan.

Beste behin ere Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienen Udalsarea 21 Sariek oso parte-hartze altua lortu dute, guztira 41 hautagaitza aurkeztu baitira Sariotara, bai banakakoak bai taldekakoak. Hautagaitza horietan, guztira, Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako 86 udalerriek parte hartu dute.

Sariak azaroaren 21ean Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldian banatuko dira, Euskal udalerrien Tokiko Agenda 21en 9. Jardunaldian.