Albisteak

udaltruke 

Enkarterrialdeko lehenengoko elkarlaneko kontsumo-proiektua da CONAMA Fundazioak duela 5 urte udalerri txikien eta ertainen iraunkortasuna saritzeko ematen duen sariaren hautagaietako bat.

Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak abian jarri duen Udaltruke proiektua finalistetako bat da, udalerri txikien eta ertainen iraunkortasunerako CONAMA saria lortzeko. Udaletxeen artean udal-ondasunak trukatzen dituen administrazioaren barruan, lehenengo elkarlaneko kontsumo-proiektuak lehen postuetan jartzea lortu du, CONAMA sarien edizio honetan. Sari horrekin, tokiko elkarteek garapen iraunkorra lortzeko egiten dituzten ahaleginak aitortu nahi da.

Sari horietan, biztanle gutxiago dituzten udalerrien lan egiteko modua baloratzen da, bereziki; horrenbestez, Udaltruke hautagai lehiakorrenetako bat da aitorpen hori lortzeko.

CONAMA sarien bosgarren edizioa ospatuko da aurten, eta 30.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalei, udalez gaindiko entitateei eta elkarteei zuzenduta dago.

Sariak ohorezko izaera du, eta bi kategorietan banatzen da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udal-proiektuak, eta 5.000 eta 30.000 biztanle dituzten udalproiektuak.

Irabazleak bederatzi boto jaso beharko ditu; zortzi boto iraunkortasunean adituak diren epaimahaikideek emango dituzte, eta bederatzigarrena Interneteko bozketen emaitza izango da. Azaroaren 5era arte estekadura honetan botoa eman daiteke, Udaltrukeren alde, eta, hala, Enkarterrialdek abian jarritako proiektua babestu, CONAMA Fundazioaren aitorpena jasotze aldera. Udal hauek hartu dute parte proiektuan: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena

http://www.premioconama.org/premios12/premios/proyectos_popup.php?id=96

Madrilen azaroaren 26tik 30era ospatuko den Ingurumenaren Hamaikagarren Biltzar Nazionalean banatuko dituzte sariak, Conama 2012n, hain zuzen.

Enkarterrialdeko udal bazkideen artean ondasunak doan trukatzeko plataforma bat da Udaltruke. Enkarterriko eta Meatzaldeko 15 udalerrik baino gehiagok hartu du parte politikarientzat eta teknikarientzat sortutako on-line sare honetan, udaletxeen artean udal-ondasunak trukatzeko, artikuluen katalogo baten bitartez; horri esker, aurrekontua aurrezteko eta berrerabilpena sustatzeko aukera dago.