Albisteak

 

Egunak: 2012ko apirilaren 10 eta 12
Ordutegia: 10:00 – 14:00
Prezioa: 2 euro pertsonako
Lekua: Turismo bulegoa
Ibilbidea: Turismo bulegoa – Biañezko San Andresen eliza zaharra – Biañezko San Andres eliza-parrokia – Ahedoko San Migel – Santecillako Santa Zezilia.
Ibilbidean zehar: Hainbat pazko-arrautza ezkutatuko da elizetan eta euren inguruetan. Opariak dituzte aurkitzen dituenarentzat.
Eskakizuna: norberaren ibilgailua eramatea.

Karrantzako Udalak elizetarako bisita gidatuak eskainiko ditu Aste Santu honetan.
Bisita gidatuak apirilaren 10ean eta 12an izango dira, goizez.

Karrantzako Udalak, landa garapenerako Enkarterrialde elkartearekin batera, bisita gidatu bi antolatu ditu datorren Aste Santu honetan haraneko eliza garrantzitsuenak ikusteko. “Elizen ibilbidea” izeneko jarduera hau aisialdirako aukera bihurtu nahi dugu jaiegun hauetarako, Bizkaiko haran zabaleneko turismo eskaintza osatze aldera.

Bisita gidatu hauek apirilaren 10ean eta 12an  izango dira, Pazko astearekin batera. Jaiegunotan, aurreko urteetan bezala, Pozalaguako kobazuloak izango du Karrantzara hurbilduko diren turistentzako erakargarritasun handiena. Baina apirilaren 10, 11, 12 eta 13an itxita izango denez, Udalak Aste Santurako oso egokia den aukera eskaini nahi izan du.

Karrantza udalerriak eliza eta historia ondare oso garrantzitsua hartzen du bere baitan. Horregatik, Udalak haraneko baliabideak aprobetxatuz, martxan jarri ditu bisita gidatu hauek, turismo bulegoaren bitartez.