Albisteak

Pozalaguako kobazuloak 

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak argiztapen-sistema aldatu du, eta ez du barnealdea kaltetzen. Argiztapen berria jartzeko 137.000 euroko inbertsioa egin da. Hori proportzio berean finantzatu dute “La Caixa” Gizarte Ekintzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak.

Ekimen horri esker, ez da kobaren barruko baldintza ekologikoen aldaketarik gertatuko. Horrela, halogenoen ordez Leds-ak jartzea, eta argiztapenaren uhin, denbora, intentsitate eta sekuentzia kontrolatzea, aukerarik egokiena da kobaren barnealdeko baldintza ekologikoen mantentzea eta erabilera publikoa bateragarri egiteko.


Pozalaguako koba

Pozalaguako koba Karrantza Haranaren mendebalde-mendebaldean daude, Peña Raneron, eta Armañongo parke naturalaren barruan. Haitzulo itzelak eta, batez ere, estalaktika eszentrikoak –lore itxurakoak- dituztelako dira ezagunak. Prozesu bitxi baten ondorioz sortutakoak dira estalaktitak; izan ere, dolomiari eragin dio prozesuak [CaMg(CO3)2], eta, hori dela eta, bisitariek ikus dezaketen bezala, liluragarri bihurtu dira. Hain ezaguna den galeria nagusian estalaktita eszentriko eta estalagmita ugari daude. Versalles izendatzen da, barruan dituen aberastasunengatik; horiei esker, munduan ez dago horrelako beste kobarik.

Bisitak

Neguko ordutegia honako hau da: asteartetik igandera eta jaiegunetan, 11:00etatik 17:00etara. Haitzuloak Ranerotik kilometro bira daude, eta honako errepide hauek dira bertara sartzeko bide nagusiak: BI-630 Ramales edo Balmaseda aldetik joanez gero, eta BI-2617 Guriezo aldetik joanez gero. Eremuaren barrura Ranero auzotik sartzen da, Pozalaguarako errepidetik; El Suceso-tik, Las Torcachas edo el Pontarrón-etik (Karrantza) joanez gero; edo Cueto-tik, Turtziozeko Peña el Posadero eremutik igotzen den pistatik.

Kobenkoba

Kobenkoba Karrantza Harana eta Lanestosa artean (Sangrices auzoan) dagoen beste leku interesgarri bat da, bisitaldiari amaiera emateko aproposa dena. Europako labar-arte paleolitikoaren lehenengo interpretazio-zentroa da. Proiektu horretara 1,5 milioi euro bideratu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.

Zentro horrek lurpeko ibilbidea dauka, eta bertara sar daiteke. Kobak paleolitikoko mundurako bidaia paregabea eskaintzen dio bisitariari. Era berean, jolas bezala, gizateriaren lehenengo artea ezagutzeko aukera eskaintzen du; kontinente guztiko haitzuloetako hormetan eta haitz-azaleramenduetan islatzen da arte hori, orain dela 35.000 eta 10.000 urtetik hona.