Albisteak

Kultur etxea 

Lehengo larunbatean, martxoak 6, Karrantzako Udalak Kultur Etxean aurkeztu zuen “Karrantza – Visión gráfica 1880-1980, formas de vida, costumbres y tradiciones” liburuaren hirugarren alea. Liburu honetan Karrantzako argazki ugari dago, eta horietan bertako pertsonak eta udalerriko eguneroko bizitzako irudiak daude.
 
“Karrantza – Visión gráfica 1880-1980” Miguel Sabino Díaz Garcíak bildutako argazkiak dira, garai hartako Karrantzaren kronika grafikoa eskaintzen dute, eta horri esker, haraneko iragan hurbilera gerturatzeko aukera dugu.

Udalerriko auzotarren lankidetzari esker kaleratu den hirugarren ale hau eske-ospakizunetan, erromerietan eta kiroletan oinarrituta dago. Igarotze-errituetako irudiak ere baditu: jaiotzak, bataioak, ezkontzak, gaztedia, familia, zezenak eta El Sucesoko jaiekin lotutako beste asko ere bai. Azkeneko liburuki honetan denboran atzera egin daiteke, gazteek zer egiten zuten ikusteko, auzotarren zaletasunak zein ziren ikusteko eta herriko jairik garrantzitsuenak nola ospatzen ziren jakiteko.

Lehenengo liburukia inguruari, etxeari, nekazaritza eta abeltzaintzari, industria eta merkataritzari, lanbideei eta garraiobideei buruzkoa da; bigarrena,aldiz, irakaskuntzari eta Karrantzak hezkuntzak izandako eboluzioari buruzkoa da, argazki ugarirekin.

Argazki hauek haraneko auzotarrek eta argazkilari profesionalek egindakoak dira, Bilbotik eta inguruetatik etortzen baitziren Karrantzako eskoletara. Baina auzotarren ekarpena oso garrantzitsua izan da; liburu hau egiteko ezinbestekoak izan dira auzotarren ekarpen honetaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako eta beste toki batzuetako jendeak emandako argazkiak. Karrantzan bizitakoak, bertako bizipenen argazki ugari dituztenak, beste toki eta herrialde batzuetara joan behar izan zutenak, Karrantzan bigarren etxea zuten familiak; finean, haraneko ohiturak bizi eta gozatu dituen jendearen ekarpenak.

Argazki ugari dago, baita El Sucesoko jaiak duela 50 urte nola izaten ziren azaltzen dutenak ere, zezenekin zein ongi pasatzen zuten ikusten da, eta prozesio erlijiosoak eta musika-emanaldiak ere bai. Xabier Leteren argazki bat ere bada. Musika-bandaren, herri-kirolen edo futbol taldearen garrantzia ikus dezakegu, baita herriko gazteen eta auzotarren parte hartzea sustatzen zuten kultur ekitaldien garrantzia ere.

Argitalpen honen sustraiak 80ko hamarkadan daude, garai hartako kultur etxea udalerriko irudi zaharrak biltzen saiatu baitzen, argazki-erakusketen bidez. Gaur egun, Karrantzako Udalaren, herritarren eta Miguel Sabino Díaz García egilearen lankidetzari esker, Karrantza haraneko kultur ondarearen zati bat ez da ahaztuko. Hirugarren ale honen aurkezpenean liburu hauek udalerriarentzat eta bertan bizi izan direnentzat duten balio sentimentala eta materiala aipatu zen, hain zuzen ere. Geure burua aurkitzeko, berraurkitzeko eta agian ahaztuta genituen oroitzapen haiek aurkitzeko bidea da.

Hirugarren ale hau kultur etxean aurkeztu ondoren, orain udalerriko dendetan eros daiteke 15 euroren truke.