Albisteak

 

Karrantzako Udalak bisita gidatuak antolatu ditu hurbildu nahi duenari Pozalagua Haitzuloa erakusteko

Pozalagua Haitzuloa abenduko zubian irekita egongo da. Ordutegia goizeko 11:00tik 19:00etara izango da eta azken pasea arratsaldeko 18:00etan egingo da. Abenduaren 6, 7, 8 eta 9an, nahi duena etor daiteke Karrantzara. nformazio gehiagorako: 649 81 16 73.
Abenduko zubia baizik, Pozalagua Haitzuloa itxita egongo da abenduan eta 2013ko urtarrilean bakarrik irekiko da asteburuetan. Urtarrilaren 5ean irekita egongo da eta 6an itxita.

Ordutegirik onena eskaintzeko lanean gaude. Informazio gehiago eukiko dugunean jakinaraziko dizuegu.

Pozalaguako koba
Pozalaguako koba Karrantza Haranaren mendebalde-mendebaldean dago, Peña Raneron, eta Armañongo parke naturalaren barruan. Haitzulo itzelak eta, batez ere, estalaktika eszentrikoak –lore itxurakoak- dituztelako dira ezagunak. Prozesu bitxi baten ondorioz sortutakoak dira estalaktitak; izan ere, dolomiari eragin dio prozesuak, eta, hori dela eta, bisitariek ikus dezaketen bezala, liluragarri bihurtu dira. Hain ezaguna den galeria nagusian estalaktita eszentriko eta estalagmita ugari daude. Versalles izendatzen da, barruan dituen aberastasunengatik; horiei esker, munduan ez dago horrelako beste kobarik.

Karpin Abentura
Karpin Abentura gure faunaren historia bizia eta planetako errealitate biziduna ezagutzeko ibilaldia da. Abenduko zubian ere irekita egongo da. Egun hauetan Karpin Abenturak Gibraltarreko matxango berri batzuk ekarri ditu parkera eta ikus ditzakegu joaten bagara. (Informazio gehiagorako: 94 610 70 66)