Albisteak

Udalaren webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Karrantzako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Karrantzari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.karrantza.org helbidean ikusi ahal dela -orain arte bezalaxe-, ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira, telefono eta webgune interesgarrien direktorioa, kultur ondarea, xendazaletasunerako ibilbideak eta mapa interaktiboa.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.