Albisteak

 

Herri korporazioaren azken osoko bilkuran Bilduk eta Karrantza Zabalak aurkeztutako FEVEri buruzko premiazko mozio bat onartu zen aho batez. Duela egun batzuk prentsan FEVE-k trenak kentzeko asmoa azaldu du.

Beraz, aho-batez hurrengo erabakiak adostu ziren: FEVE-rekin bilerak antolatzea trenak orain bezala mantentzeko behintzat, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Estatuko Administrazioarekin bilerak egitea trenak defenditzeko.

Gainera, Euskal Herriko eta Kantabriako udal afektatuekin bildu ta ekimen amankomunak gauzatzeko, eta komunikabideei berri ematea eta erabaki zen.