Albisteak

 
Udalaren azken osoko bilkuran Bilduk euskararen inguruko mozio bat aurkeztu zuen. Duela egun batzuk prentsan Euskal Herria Esnea enpresa salatu izan dela euskara hutsean rotulatzeagaitik irakurri dugu. Isun irmoak etor daitezkeenez isun horiei aurreratzeko intentzioarekin, aho-batez adostu zen hurrengo adierazpena aurkeztu zuen Bilduk:

Alde batetik, Euskal Herriaren hizkuntza propio bakarra euskara dela aipatu zen. Honek ez du esan nahi hitz egiten diren gainontzeko hizkuntzak (gaztelaniera, frantsesera eta gaskoiera) gure begirunea merezi ez dutenik. Euskara erabiltzen duten eragile pribatu eta publiko guztiei babesa eman nahi izan zen. Zentzu honetan Euskal Herria Esnea aferarekin inplikatuta dauden administrazioei deiak, bilerak eta presioa egitea bertan behera uzteko edozein zehapen-neurria.

Eragile publiko eta pribatu guztiak euskara sustatzeko eta komunikazio-hizkuntza nagusia bihurtzeko deia egin zen. Euskaraz soilik bizi nahi duten pertsonei eta eragileei, bai pribatuak bai publikoak, babesa eman, erabaki hori txalogarritzat hartu zen.Gainera, euskararen aurka agertzen den eragile eta pertsona guztiak salatzeko adierazpena egin zen. Azkenik, mozioa hedabideetan zabaltzeko nahia adierazi zen.