Albisteak

 
Herri korporazioaren azken osoko bilkuran Bilduk presentatutako preso gaixoen eskubideen inguruko premiazko mozio bat onartu zen aho batez.

Gertatu berri den Josu Uribetxebarriaren kasua kontutan hartuta, jadanik aske utzita, egoera berdinean dauden beste preso askoren egoera salatu nahi izan zen.

Hau guztia kontuan izanda, Udalaren kezka adierazi zen preso hauen egoeraren aurrean. Gainera, egoera berdinean dauden beste hamahiru presoen askatasuna eskatu zen. Bestalde, Barne Ministroa, presondegi zaintzaren epailea eta komunikabideei honen berri ematea adostu zen.