Albisteak

 

MERKANTZA izeneko Karrantzako dendak eta hostalariak batzen dituen elkartearen sorrera aprobetxatuz, El Sucesoko jaietan bi ekimen agin ditu bere burua ezagutarazteko helburuarekin. Bi ekimen hauek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren laguntzarekin aurrera eraman dira.

Alde batetik, saski promozional baten zozketa egin da. 400 euroko balio duen saski honen prestaketarako, elkarteko kide guztien laguntza beharrezko izan da. Saskian ilea apaintzeko produktuak, harategiko produktuak, eta abar aurkitu ahal ditugu. Karrantzako Pilik etxera eraman zuen saskia.

Beste alde batetik, bai irailak 18an, bai 22an, plastikozko 2000 katilu banatu ziren elkartearen logoarekin. Erabilpen bateko edalontzietan aurrezteko eta jaietan katilu hauek erabili eta berrerabiltzeko helburuarekin egin dira.