Albisteak

Txerrikiak 

LOMBERA DE CARRANZA enpresa Enkarterri Hoberantz Sariaz aintzatetsia izan da. Sari hori Enkarterriko Mankomunitateak eta Sopuertako San Viator Ikastetxeak antolatutakoa izan da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren SPRIren, ADR Enkarterrialderen eta Bilboko Merkataritza Ganbararen laguntza izan du.

Sari horren xedea Enkarterriren aldeko ahaleginak metatzea da, gure Eskualdearen garapenean enpresen lan garrantzitsua aintzatetsi eta enplegua sortzean, kalitatearen aldeko apustuan, teknologia aurrerakuntzan eta etengabeko prestakuntzagatiko konpromisoan, beste hainbaten artean, enpresek egindako ahalegina sarituz.

LOMBERA DE CARRANZA, S.L. enpresa, Karrantzan du bere egoitza, XIX. Mendearen amaieran sortu zen, egungo kudeatzaileak laugarren belaunaldia direla. Bere jarduera hestebeteen fabrikazioarekikoa da (Karrantzako ekoizkinak) eta harategiena ere.

Lombera enpresak Enkarterri Hoberantz Saria, bere VI. Edizio honetan jaso izanaren arrazoiak ondorengoak izan dira:

Lehendabizi epaimahaiak Enkarterrin lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaien sektorea nabarmendu nahi izan ditu. Eskualde honetan (berezitasunez Kagaduako korridoretik urrun dagoen eremu honetan: -Karrantza-Lanestosa-Artzentales-Trutzios) enpresa multzo horiek esanguratsuak dira eta merkatuaren gaurko baldintzetan balio erantsia ematea zaila den lehengai horiekin egunero ateak zabaltzen jarraitzeak balio handia du.

Bigarren, berrikuntza-agendekin lanean dabilen enpresa dugu, ekoizkin eta merkatu esanguratsudun hautabideak aurkitzen dabil. Mankomunitatearekin eta SPRIrekin ere berrikuntzarako aurreproiektuetan ari dira.

Hirugarren, sendi-enpresa bat da (lau belaunaldi) 4 neba-arrebak kudeatua eta eskualdearen aldeko apustu nabarmena egin duena. Egun atal hori ez da txikikeria. Azaltzen zaizkien ekitaldi guztietan (azokak,…) Enkarterri eta Bizkaia etengabe ordezten dituzte.

Ekitaldia, Abellanedako Batzar Etxean kokatutako Enkarterriko Museoan, arratsaldeko 18:00etan ospatu da eta Ekonomia Sustapenerako Zuzendaria den Izaskun Artetxe Andreak burutua izan da.

Ekitaldi horretan zehar, Ekonomia Zientzietan Lizentziatua den Antton Perez de Calleja Jaunaren parte hartzean izan dugu, “Krisialditik ikasiz, hazkunde urridun etorkizunera egokitzea” gaiaren inguruko hitzaldia emanik.

Enkarterri Hoberantz seigarren Edizioaren Sari hori Leioako Kontserbatorioko “La Kantoria” abesbatzaren parte hartzearekin bukatu zen eta ekitaldia Enkarterri Irratiko Zuriñe Hurtado de Saratxo andreak aurkeztua izan zen.