Albisteak

 

Lehenengo bost hilabeteetako balantzea oso ona da, Artzentales, Karrantza, Turtzioz eta Sopuerta udalerrietan etxeko olioa jasotzeko edukiontzi berriak jarri zituztenetik.
Enkarterrialde Elkarteak udaleko zerbitzu berria martxan jarri zuenetik pasa den urrira arte 1.066 litro olio bildu dira; datu horrek egindako aurreikuspenak hobetzen ditu, eta Enkarterrialde Elkarteak eta 4 udal horiek ingurumenaren arloan aurrera eramandako lana jartzen du erakusgai.

Era berean, datu horiek erakusten digute 1.066.000 litro ur gutxiago arazi dela, eta 20.784 Kw energia aurreztu dela. Guztira, 2.665 euro aurreztu dira, azkeneko bost hilabeteetan, edukiontzi horiek jarri zirenetik.

Ekimena Enkarterrialde Elkarteak kudeatzen duen Garapen Iraunkorrerako Enkarterrialde 21 eskualdeko bulegoarena izan zen, etxeko olioaren birziklapena errazteko helburuz.
Haren funtzionamendua oso erraza da; 4 udalerrietako etxebizitza guztietara banatutako ontzi berdea erabilitako olio hotzez bete eta edukiontzira bota behar da, besterik gabe.

Ontzia edukiontzian gorde eta gero, edukiontzi berdeak berak emango dio erabiltzaileari hutsik dagoen ontzi berria.
Erabilitako etxeko olioa jasotzeko zerbitzu horren bitartez, oso kutsagarria den hondakina berrerabiltzen eta birziklatzen dugu, eta kalitate handiko lehengai bihurtzen dugu, ingurumena mantentzeko eta zaintzeko helburuz.

Birziklapenari buruzko hitzaldia, Turtziozen

Bestalde, Enkarterrialde Elkarteak Turtziozko Udalarekin lankidetzan "Ikasi birziklatzen" hitzaldia antolatu du, datorren asteartean (azaroaren 15ean), Turtziozen.

Udaleko osoko bilkuren aretoan emango dute hitzaldia, goizeko 9:30etatik 10:30etara; bertan, birziklatzeko aholkuak emango dituzte, eta birziklatzeak duen garrantzia azalduko dute. Hitzaldira bertaratu nahi duenak edo informazio gehiago jaso nahi duenak 94 610 95 90 telefono zenbakira dei dezake, edo emaila idatzi agendalocal21@enkarterrialde.org helbidera.