Albisteak

 

Enkarterrialde landa garapenerako elkarteak kudeatutako Artzentalesko, Galdamesko, Gordexolako, Karrantzako, Lanestosako eta Turtziozko Udaletako Gaztedi Zerbitzuak, datorren martxoaren 27rako sagardotegi baterako irteera antolatu du.

Ekitaldia gorago aipatutako enkarterriko sei udaletan diren 18tik 38 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da eta 29 € balio ditu.

Goizeko 11:00ak aldera Gernikako udalerrira abiaraziko dira toki hori ikusteko asmotan eta gero Zornotzako Ibarra sagardotegian ohiko menua jango dute.

Ekitaldiak, sei Udalek diruz lagundutakoa dena, aipatutako udal horietatik Gernika eta Zornotzara arteko doako autobus zerbitzua barne hartzen du. Arratsaldez, 18:30ak aldera autobusa gorago aipatutako sei udalerrietarantz abiatuko da, dagokion udaletariko bakoitzean irteera honetara etorri daitezen denak utziz.

Ekitaldiak bidaiariekin egun guztian izango den monitore bat izango du, irteeran zehar arazoren bat gertatuko balitz.

Ekimen hori Artzentalesko, Galdamesko, Gordexolako, Karrantzako, Lanestosako eta Turtziozko udalerrietako gazte-ekimenen programetan sartuta dago eta aurreko urteetan izan den onarpena ikusita laugarren ondoz-ondoko urtez egiten da. Aurten eta berri bezala, parte hartu ahal izateko urte kopurua 38 urtetara igo da, geroago eta pertsona helduagoen eskabideei esker.

Izena eman nahi dutenek, bakoitzari dagokion Udalerriko Gaztedi Zerbitzuarekin harremanean jarri beharra dute eta lehenbailehen egitea hobe tokiak mugatuak baitira.

 

gazteplana@enkarterrialde.org
gazteplana1@enkarterrialde.org