Albisteak

 

Otsailak 27tik aurrera Karrantzako Udaletxeak Ludoteka Zerbitzu berria jarriko du martxan herriko Kultur Etxean, bertan egiten diren ekintza eta tailerretan parte hartzen duten gurasoen seme-alaben zaintza beharrei aurre egiteko.

Arima Emakumeen Elkartearen esku sortutako ekimen hau, ekintzetara gerturatzen diren gurasoei laguntza eskaintzeko helburuarekin jaio zen, ondorioz, Ludoteka astelehen eta asteazken guztietan egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etarik 19:30etara. Kultur Etxeko gela batean kokatu egingo da eta magisteritza eta pedagogian landutako pertsona batek zuzenduko du.

Ekimen berri hau, herriko emakume guztiei zuzenduta dago, elkartearen bazkideak ez direnentzat baita.