Albisteak

 

Karrantza udalerriak, Bizkaiko beste udalerri askok bezalaxe, ondareari buruz zerbait gehiago jakin nahi duten guztiei udalerriko kultura eta historia ezagutzera emango dizkie. Balmaseda, Galdames, Gueñes, Gordexola, Sopuerta eta Zallan ere zenbait kultur jarduera antolatu dituzte, Enkarterriko ondareari buruzko jardunaldien egitarauaren osagarri.

Urriaren 22an eta 23an, Karrantzak bere Ondarearen Jardunaldiak ospatuko ditu, eta ospakizunaren barruan bisitaldia egingo dute Biañez auzoko San Andres eliza zaharrera.
Goizeko 11:00etan abiatuko dira toki horretatik bertatik, eta Romualdo Chavarri indianoaren bizitza errepasatuko dute; izan ere, Karrantzako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen saiatu zen, eta eraikinak eta azpiegiturak ordaindu zituen, bere jaiotze-auzoan, Biañezen, bereziki; adibidez: eliza berria eta eskola, iturri-aska, hilerria, eta errepidea; halaber, 60.000 euroko dohaintza egin zuen, Bilbo Santander trenbidea eraikitzen ari zen enpresak ibilbidea Karrantzara arte desbidera zezan.
Hori guztia Karrantzako Turismo Bulegoak urriaren 22an eta 23an antolatutako bisitan islatuko da.
Jardunaldietan parte hartu eta horiei buruzko informazioa jaso nahi izanez gero deitu 94 680 69 28/696 446 301 telefono zenbakira.

Aurtengo egitarauaren barruan Lurralde Historikoko eskualde guztietan hainbat jarduera egingo dira eta Bizkaiko hirurogei udalek, museok eta kultur erakundek baino gehiagok parte hartuko dute. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizioan parte hartu nahi duten pertsonen kopurua ere gero eta handiagoa da.