Albisteak

 

Ondarearen Jardunaldi Europarren hamargarren edizioa datozen egunotan Enkarterriko eskualdera iritsiko da. Gordexola, Karrantza, Galdames, Turtzioz eta Sopuertako udalerriek bakoitzak berea duen kultura eta kondaira eskualdean izango diren erakusketa eta gidatutako bisitaldi desberdinetan jakin-mina luketen
gizaki guztiei hurbilduko dizkiete. Enkarterrin Ondarearen Jardunaldien programa osatzeko

Balmasedak, Gueñesek eta Zallak, bakoitzak bere kultura-ekintzen ekarpena eginez, bat egingo dute.

Sopuerta izan da El Carral auzotik zehar igarotako urriaren 10ean izan zen gidatutako bisitaldi baten bidez Ondare Jardunaldietan parte hartu izan duen lehen Udala. Sopuertako Udalak eta Enkartur turismo bulegoak antolatua izan zen bisitaldiak Euskadi guztitik etorritako pertsonak bildu ditu. El Carral auzotik eguerdiko 12:00etan abiatu zen eta handik metro gutxira eraikin erlijioso, militar eta zibilen bitartez edota Pisoraca-Flaviobriga erromatarren erreiaren aztarnen bitartez eskualdeko historia zabala jarraitzerik izan zuten.

Gainera, Sopuertan, Abellanedako Enkarterriko Museoan ikus daitekeen erakusketaren alde ekin dio Ondarearen Jardunaldiotan. Erakusketa, eskualdeko hainbat eraikinetan zehar zaintzen diren 1900 urteaz aurretiko horma-margoen hondakinetatik zehar ibilbidea egitean datza. Erakusketa hori bisitatzeko ordutegia astearteetatik larunbaterakoa da, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Karrantza eta Turtzioz izango dira gidatutako bisitaldi bi antolatuz asteburu honetan, urriaren 16 eta 17an, euren kultura eta ondarea hurbilduko dizkiguten hurrengo udalerriak.

Karrantzaren kasuan, elkargunea datorren larunbatez eta igandez, goizeko 11etan Biañezko Ander Deunaren eliza zaharrean izango da, Romualdo Chavarri indianoak Karrantzako bailaratik igarotzean bildutako aberastasun handitik zeharreko ibilbidea eginaz. Bisitaldia udalerriko Udalak antolatutakoa da eta tokiak mugatuak dira. Asteburu berean Turtziozko kondairaren sakontasunetatik gidatutako bi bisitaldi aurreikusita daude. Oraingoan Mattin Jauregitik irtengo da, arratsaldeko 16:30etan Enkarterriko kontzejutik barne mendi artean ostendutako jauregitar arkitektura begiztatuz. Ibilbideak bi ordu t´erdi inguruko iraupena izango du eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatutakoa izango da.

Gordexolako udalerriak, bertara etorritako jendetza dela-eta urriaren 24an, igandez, izango den bisitaldiarekin nahikoa izango ez delakoan, gidatutako bisitaldi bi abiaraztea aurreikusi du. Horregatik, urriaren 23an, larunbatez ere, arratsaldeko 16:00etan burutuko dira Enkarterrikoen artean jauregi eta landetxe kopururik ugariena biltzen duen herri gisa aintzat hartua den horretatik zeharreko bisitaldi biak.

Erdi Aroaren amaieratik gaur arte izan diren arte estilo desberdinak balioesteaz gainera, udalerriko erlijio elementurik interesgarrienak ere ikusi ahal izango dira. Tokiak, oraingoan ere, mugatuak dira eta Mankomunitateak eta Turismo Bulegoak Udalarekin elkarlanean antolatuta dago.

Galdamesi dagokionez, Muskizko udalerriarekin batera jarduteko erabakia hartu du, urriaren 23rako, larunbata, goizeko 10:00etan jarduera honetan ere laguntzaile den El Pobal burdinolako aparkalekutik abiatuz Barbaduneko bailarako burdinoletatik zeharreko bisitaldia antolatu eta eginez. Bisitaldi honetan, ia desagertutako antzinako burdinolen hondakinetatik igaroz errekaren ibilbidetik zehar izango gara, El Pobalen geldi unea egin eta burdinolan bertan artisau-lanez egindako fundizioari buruzko erakusketa dastatu ahal izateko.

Gidatutako bisitaldi guztietarako tokirik gehienak jada beteta daude. Halaber, Jardunaldiotan interesik izan dezatenek Karrantzako bisitaldirako 946806928 telef.ra dei dezakete, 94 670 80 37 zenbakira Galdameserako, 94 610 96 04 Turtziozerako eta 94 679 97 15, Gordexolarako.

Aurtengo programak Jatorrizko Lurraldeko eskualde guztietan hainbat ekintza aurreikusten ditu, hirurogeita hamarretik gorako Bizkaiko Udaletxe, museo, eta Kultura Erakunderen parte hartzea izango duelarik. Horrek guztiak Ondarearen Jardunaldi Europarraren hamargarren edizio honetan parte hartzeko interesa agertu duten pertsona-zerrenda handitu eta ugaritzea ekarri du.