Albisteak

 

Datorren azaroaren 25ean egingo dute Sopuertako, Turtziozko eta Karrantzako Emakumeen IV. Topaketa, Karrantzan, emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren oroimenez; hori horrela, Enkarterriko hiru udalerri hauetako elkartekide guztiak Karrantzako Kultur Etxean bilduko dira, goizeko 10:00etan.
Enkarterriko Mankomunitateak bultzatutako jarduera da, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin, eta Karrantzako Arima, Sopuertako Gaurko Emakumeak eta Turtzioz Bai, Turtziozko Emakumeen Elkarteen babesarekin.

Topaketaren laugarren edizio hau eguerdiko 13:00etaraino luzatuko da, eta komunikabideek eta publizitateak duten eraginari buruz arituko da.
Oraingo honetan, parte hartu nahi duten Turtziozko eta Sopuertako emakumeek autobusa izango dute, dohainik, Karrantzako ekitaldira bertaratzea erosoagoa izan dadin.

Goizeko 10:00etan emango diote hasiera ekitaldiari, Kultur Etxean; bertan, ordezkari politikoek ongi-etorria emango diete emakumeen elkarteei, eta, bide batez, topaketaren gai nagusia jorratzen hasiko dira: komunikabideek eta publizitateak duten eragina emakume izatearen esanahian. Era berean, ekitaldira bertaratuko diren emakumeen arteko sareak− eta bidez batez, Enkarterriko udal hauetako emakume-elkarteen arteko harremana− sendotzea izango da helburua.

Hitzaldia eta topaketa amaitzen direnean, luncha emango dute, parte hartzen duten emakume guztiek zein iritzi duten adierazteko aukera izan dezaten. Ekitaldiaren amaieran ikuskizuna emango dute.
Topaketa antolatu duen Murgide aukeren berdintasunerako aholkularitzak udal horietako emakume guztiei Enkarterrin aurrera eramango den laugarren edizioan parte hartzeko gonbit egiten die.