Albisteak

Bizikleta 


Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasunaren Astea ospatuko da. Horren ildotik, Enkarterriko Garapen Iraunkorrerako eskualdeko Bulegoa 21ek eta Gordexolako Udalak, Udalsarea 21en laguntzaz, “Bizikleta jaia” antolatu dute Gordexolan datorren irailaren 22an.Jaia arratsaldeko bostetan hasiko da Molinar plazan eta adin guztietako pertsonei zuzendua egongo da. Txapelketak sei froga izango ditu: lehenengoa, bost urte arteko umeei zuzendua, bigarrena, gurpil txikidun bizikleten lasterketa, sei urte arteko umeei zuzendua, eta sei urtetik gorako umeei zuzendutako beste froga bat. Hala ere, Bizikleta Jaiko berritasun handiena moteltasun eta trebetasun lasterketak ekarriko digu, txapela helmugara azkena heltzen denak eskuratuko du eta. Modalitate horretan hiru kategoria egongo dira: sei urtetik hamabi urtera, hamabi urtetik hamasei urtera eta hamasei urtetik gora.

Parte hartzaile guztien artean bizikleta bat zozketatuko da, Europako Mugikortasun Astean parte hartu izana saritzeko. Aurtengo leloa “Mugikortasuna, Osasuna eta Segurtasuna. Mugi zaitez adimenez, eta bizi hobeto”.

Jaian parte hartu nahi duenak irailaren 22an Molinar plazara bizikleta ekartzea baino ez dauka. Izan ere, jardueran Gordexolako biztanleek ez ezik, Enkarterriko udalerrira hurbildu nahi duten guztiek parte har dezakete.

Hitzordu honek arratsalde atsegina igaro nahi duten pertsonak bilduko ditu, gutxien kutsatzen duen ibilgailuaren inguruan.