Albisteak

 

Enkarterrialde landa garapenerako elkarteak, Enkarturrekin lankidetzan, Euskadin turismo zerbitzua hobetzeko helburua duen Basquetour turismoaren euskal agentziaren “Anfitriones” izeneko egitasmoa dinamizatzen du.
Euskal Herri osoan 4.000 pertsonari guztira lau ordutako ikastaroak eskainiko dituen heziketa programa garatzean datza. Enkarterriko eskualdeari dagokionez Enkarterri arduratuko da turismo arloarekin zerikusirik duten pertsona guztiak heztea helburu duten ikastaro horiek guztiak dinamizatzeaz, ostatu guneen jabe direnetatik hasi, tabernak, kafetegiak edota jatetxeak barne izanez eta jendaurrean lanean diren langileekin bukatuz.
Aisialdia, bidaia-agentziak, saltokiak edota eskulangile izan daitezkeenak bezalako turismoarekin zerikusirik izan dezaketen enpresek eta ostatu-esparruko, ostalaritzako eta informazio zerbitzu guztietakoak izan daitezke Balmaseda eta Muskizko udalerrietan urriaren 4tik aurrera, datorren astelehenetik aurrera emango diren doako ikastaro horien onuradun.
Euskadiko 2010-2013 turismo marketin planaren baitan kokatzen den egitasmoak, ondo egindako lanarekiko konpromisoa, abegitasuna eta xehetasunezko kultura sustatuz turistaren esperientzia aberastera zuzendutako estrategia proposatzera dator. Horretarako, euskal hiru lurraldeetako 24 eskualdetan zehar 240 heziketa-ekimen gauzatuko dira, bi taldetan banatuz: jabedunek eta tarteko agintariak eta bezeroarekin harreman zuzena duen langileria.

Lehendabiziko taldean kexuen arretarako sistemari buruzko gakoekin harremanik duten ikastaroez gain lanposturako sarrera-heziketa, langileak motibatzeko oinarriak, batzarretako zuzendaritza eta animaziorako eta era baikorrean istiluen negoziazioa eta atonbidea gauzatzeko ikastaroak eskaintzeari ekingo zaio.

Jendaurrean diren langile-taldeari dagokionez hurrengo ataletan bananduko dira: turistak nortzuk diren eta zer aurkitu nahi duten, adeitasunez arreta egiteko bideak, nola telefonoz eta posta elektronikoz irribarre egin, talde lanean aritu eta jardutearen garrantzia eta zure helmugako toki eta zerbitzuei dagokien errekomendazioa egin.

Ikastaro guztiak lau orduko iraupenekoak izango dira eta Muskiz eta Balmasedari dagozkien kasuetan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian emango dira, ordezkatzen diren lanbide guztiak ahalik eta hoberen egokitu daitezen. Bestalde ez da enpresa beretik parte hartu dezaketen pertsonekiko inolako mugarik izango. Edozein langilek izango du aipatutako hamar ikastaroetatik edozeinetara joateko aukerarik eta behin ikastaroa egin ondoren, bertara joan izanaren egiaztagiria jasotzerik ere.

Ekintzak garatu daitezen ezinbesteko izango da datorren urriaren 4an, astelehena, hasi eta astelehenero abenduaren 20ra arte luzatuko den lehendabiziko “turistak nortzuk diren eta zer aurkitu nahi duten” ikastarorako gutxienez 15 pertsona izena emanda egotea.
Izena emateko edota argibide gehiago eskatzeko 94 610 95 90 telefonora deituz Enkarterrialderekin harremanetan jarri zaitezke edota Enkarturrekin 94 680 29 76