Albisteak

 

Zer da denboraren bankua?

Denboraren bankua zerbitzu jakin batzuk, zeregin zehatzetarako laguntza edota arlo desberdinetarako aholkularitza elkartrukatzeko prest dauden pertsonen multzoa da. Beste era batean definitzearren,  zerbitzu batzuk beste batzuen truke edota fabore batzuk beste faboreen truke aldatzeko sistema da.

Zertarako balio du?

Pertsona bakoitzak jasan ditzakeen onurak nabariak dira: dirua alde batera utziz, guztiok jaso dezakegu bilatzen ari garena betiere eskaera egin diogun pertsonari zeozer eskainiz horren truke.

Nola funtzionatzen du?

Bere funtzionamendua oso erraza da. Kultur Etxean, Denboraren Bankuaren ohar-taula daukagu. Bertan edonork notatxo bat utz dezake zeren bila dabilen idatziz eta aldi berean, horren truke zer eskaintzeko prest egongo litzatekeen adieraziz.

Kultur Etxera hurbiltzea zaila badatorkizu, gurekin kontaktuan jar zaitezkete hurrengo helbidera posta elektroniko bat bidaliz zure datu pertsonalak eta telefonoa erantsiz: kulturetxea@karrantza.org

Zer eskaini dezaket?

Besteei eskaini diezaiekedana infinitua da:

-       Nire trebetasun edo gaitasunak.

-       Edozein arloko ezaguera pertsonalak.

-       Asko gustatzen zaizkigun zereginak

Adibidea: Pertsona bat ingelesa erakusteko prest dago horren truke berari josteko trebetasuna erakusten badiote.

Zertara konprometitzen nau?

Elkartrukatu dudan zerbitzuari fidela izatera.

 Ikusi kartela