Albisteak

 

Karrantzako Udalak zinemaren inguruko ikastaro trinkoa antolatu du 14 urtetik gorako gazteentzat. Ikastaroa udalerriko Kultur Etxean eskainiko da abenduaren 24tik 31ra.
Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Kazetaritzan lizentziatu nahiz Ikus-entzunezko arteetan graduatu zen eta egun Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema Eskolan edizioa ikasten duen Raúl Barreras karrantzarrak emango du ikastaroa. Horren helburu nagusia da ikasleak zazpigarren artearen munduan trebatzen hastea, ariketa praktiko zein bidertigarrien eta zinema zer den ikasteko gutxieneko prestakuntza teorikoaren bidez.
Horretarako, zinemaren inguruko oinarrizko gakoak zeintzuk diren jakinaraziko zaizkie, ikastaroaren alderdirik teorikoena azalduko duten filmen zatiak erabilita. Ikastaro honetan interesa dutenek Karrantzako Kultur Etxean abenduaren 23a (osteguna) baino lehen, izena eman dezakete. Horretarako, 5 euro baino ez dute ordaindu behar. Ikastaroa abenduaren 24an aurkeztuko da 11:30etik 12:30era eta abenduaren 31ra arte parte hartzaileek egunero bi saio izango dituzte 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era.


Beraz, saio bakoitzak bi ordu iraungo du. Azken egunean, berriz, egitasmoekin bukatu, ariketa guztiak ikusi eta denon arteko ebaluazioa egingo dute. Ikastaroaren edukiak eta helburuak honako hauek izango dira:

1. eta 2. EGUNAK: Zinema munduaren sarrera eta gidoia egiteko teorian murgiltzea ariketa praktiko batzuen bidez (film bat eta film labur bat aztertzea, besteak beste). Genero zinematografikoak aztertzea.

3. EGUNA: Filmak egiteko oinarrizko arauak azaltzea. Filmaketa-taldeko kide bakoitzaren
zereginak eta filmaketa etapak aztertzea (aurre-produkzioa, filmaketa eta produkzio-ondokoa).
4. EGUNA: Pertsona biren arteko elkarrizketa filmatzeko modua azaltzeko ariketa praktikoa. Begirada-ardatzak. Ekintza-ardatzak.Filmen ekoizlearen zereginen azterketa, kanpo-ekoizlearenak eta ekoizle exekutiboarenak ezberdinduz. Kolakelu-buruaren zereginak eta ariketa praktikoak.

5. EGUNA: Zinemaren argazkigintza. Materialen azalpena eta kamarak erabiltzeko moduak. Zeluloidetik bereizmen handira. Enkuadroak osatzea. Argazkien eta filmen enkoadraketaren azterketa. Dekoratuen argiztapena. Argi naturala erabiltzeko modua. Argazkietarako eta bideoetarako kamara digitalaren bidezko ariketa praktikoak.

6. EGUNA: Soinua elementu adierazgarri gisa zineman. Booma. Soinuaren produkzio-ondokoa zineman. Soinuaren elementu narratzaileak. Ikasle bakoitzak fabrikatutako audio pertiken bidezko praktikak.

7. EGUNA: Filmen edizioa, zertarako balio du? Muntaiaren azterketa mobiolatik azken cut-a.
Eszenak muntatzen irakasteko ariketa praktikoa.

8., 9. eta 10. EGUNAK: Ikasle guztien artean azken egitasmoa egitea: bereizmen handiko kamara bakar batekin egin beharreko film laburra, hiru minutu baino gutxiago iraun behar duena.

Gainera, azken cut-ean editatu behar da. Horretarako, ezin izango dira pertsonaia bi baino
gehiago agertu eta eskolak emango diren gunetik hurbil dauden landa-kokapenak agertu behar dira.

Zinema-ikastaroa Karrantzako Kultur Etxearen Gabonetako programa kulturalaren barruan dago eta aurten berrikuntza nagusietako bat da. Hori dela eta, Karrantzako Udalak 14 urtetik gorako gazte guztiak ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.