Albisteak

 

Zurekin harremanetan jarri gara Balmasedako Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak Enkarterriko Udalarekin batera eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko. Aholkularitza zerbitzua da, besteak beste, honako helburu hauek dituena: udalerrietan saltoki berriak ezartzea, laguntza eta diru-laguntza publikoen izapideetan laguntzea eta horien inguruko informazioa ematea, udalerrian merkataritza sustatu eta bultzatzeko ekintzak antolatzen laguntzea, edota eskualde mailako merkataritza oro har dinamizatzea eta zabaltzea.

Datorren maiatzaren 10ean, bilera bat egingo Karrantza udalerriko merkatarien elkartea sortzeko.

Merkatari agurgarria:

Zurekin harremanetan jarri gara bilera baterako dei egiteko, hain zuzen, Karrantza udalerriko merkatarien elkartea sortzeko parte hartzera gonbidatzeko asmoz. Horretarako, Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoaren laguntza izango dugu.

Bilera horretan, elkarteko kide izatearen abantailak eta elkartearen bidez eskuratu ahal izango diren diru-laguntzak azalduko dira.
 
Karrantzako Kultur Etxean izango da bilera, maiatzaren 10ean, 14:00etan.

Aldez aurretik zure laguntzagatik eskerrak emanez, jaso ezazu agur bero bat.