Albisteak

 

Irabazi asmorik gabeko Fundación Hospital – Asilo elkarteak kudeatzen duen Karrantzako Nuestra Señora de los Desamparados egoitza jasaten ari den egoera ekonomiko larria dela-eta, udal talde guztiak eta gobernu taldea ados jarrita, Karrantzako Udalak prentsa-ohar bat idatzi du egoitzari babesa adierazteko; izan ere, bertako hogeita hamar bat emakume kontratatuta dituenez, udalerrirako iturri ekonomiko garrantzitsua da egoitza. Baina bertan bizi direnen kopuru txikiak eragin du egoitzaren etorkizuna arriskuan egotea.

PRENTSA-OHARRA

Jasaten ari diren krisialdi larria dela eta, Karrantza Haraneko Udalbatza osatzen dugun talde politiko guztiok aho batez adierazi nahi dizkiegu adinekoen egoitzakoei gure babesa eta elkartasuna.

Karrantzako Udal osoak bat egiten du langileek eta egoitzako patronatuak dituzten kezkekin, bezero gutxi dutelako eta horrek eragin duelako zuzenean krisialdi hau.

Egoitza zuzentzen duen elkartea eta langileak babesteko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari eskatu nahi diogu gai honetan inplikatzea, duela urtebete jasaten ari diren krisialdi ekonomiko larriarekin amaitzeko beharrezkoa duten bezero kopurua lortzeko.

Ez dugu aparteko laguntza ekonomikorik eskatzen, ezta ohiz kanpoko mesederik ere.
Baina nahiko genuke lana sortu eta egonkortasun ekonomikoa izate aldera, bezero
nahikoa bermatzeko hitzarmena berrikustea edo lantzea.

Udala kezkatuta dago krisialdi honek eragin zuzena duelako gure haraneko hainbat biztanlerengan eta sektore guztien egitura ekonomikoak ahultzen dituelako. Enpresak eta jarduera nagusia den abeltzaintza jasaten ari diren ahultasunak eragiten du gure helburu nagusia izatea egun duguna finkatzea.

Horrengatik guztiagatik, Udalak babesa emango die 132 urte bete dituen irabazi asmorik
gabeko enpresaren jarduera ekonomikoa eta gizarte zeregina mantentzeko langiletaldeak edo egoitzako patronatuak martxan jarriko dituzten ekimenei.

KARRANTZAKO UDALA (PNV – KARRANTZA ZABALA – BILDU)