Albisteak

 

Euskara ikasteko diru-laguntzen emakidaren oinarriak arautzen dituen Ordenantza ikusita.

Honako hauek lagunduko dira diruz:

  • HABEk homologaturiko euskaltegi publiko zein pribatuetan egindako ikastaroak.
  • Ikasturtean zehar egindako ikastaroak, iraupena edozein izanda ere.
  • Barnetegien kasuan, matrikula gastuak baino ez dira diruz lagunduko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa matrikulan ordaindutakoaren %25 izango da gehienez ere.

Eskabideak urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu beharko dira.

Oinarriak eta bete beharreko inprimakia Udalaren webgunean (www.karrantza.org, Herritarrak fitxa) edo udal-bulegoetan
eskuragai daude. Halaber, bertan eskuratu ahal izango da ordenantzaren testu osoa.

Ordenantza (PDF 200KB)

Inprimakia (PDF 400KB)