Albisteak

 

Karrantzako Udalak fakturazio elektronikoaren ondoriozko betebeharrak arautzen dituen ordenantza onartu zuen 2020ko uztailaren 17ko ohiko osoko bilkuran. Tresna horren behin betiko onarpena 2020ko irailaren 16ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Horregatik, hemendik aurrera faktura guztiek elektronikoak izan beharko dute baldintza hauetakoren bat betetzen dutenean:
Fakturaren zenbatekoa 1.500 eurotik gorakoa izatea, zergak barne.
Pertsona juridikoetatik datozen fakturak, hau da, sozietate-forma dutenak; zenbatekoa edozein dela ere, 39/2015 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekin harreman elektronikoa izateko betebeharrari jarraikiz.

Era berean, udaleko gainerako kontratistak eta hornitzaileak animatzen ditugu fakturak elektronikoki bidaltzera, nahiz eta ordenantzaren baldintzak ez bete.

E-fakturari buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.

Ordenantza (PDF 164KB)