Albisteak

 

BiscayApp lehiaketa erronka berri batekin dator hirugarren ediziora. Oraingo honetan, Biscaytik Fundazioak open data erabiliz herritarrei eta lurraldeko erakundeei nolabaiteko zerbitzua eskaintzen dieten aplikaziorik onenak bilatzen ditu.

BiscayAppen erronka berri horren helburua da Bizkaiko Foru Aldundiko edo lurraldeko udaletako datu irekien erabilera ezagutaraztea eta sustatzea, eta ekintzaileei eta startupei ideiarik berritzaileenak aurkezteko aukera ematea.

"Open Data aplikazioen erronka" kategoria bakarra egongo da, eta 6.000, 3.000 eta 1.500 euroko hiru sari proiektu irabazleentzat.

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago eta urriaren 31ra arte luzatuko da.

Izen-emateak eta informazio gehiago